XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA (Osakidetza)

LEHIAKETA PUBLIKOA, Donostian dagoen Gipuzkoako Ospitalerako Altzariak eta Mediku Ekipoak erostekoa.

Espediente Zbk.-ak: 160/20/0/00144/2402/0689 (Altzariak) eta 150/20/0/00145/2402/0689 (Mediku Ekipoak).

Kontratuaren xedea: Idazpuruan aipatutakoa.

Aurrekontua: Altzariak: 10.255.136.- Pzt. Mediku Ekipoak: 16.943.805.- Pzt.

Bulegoak: Administraziozko Klausula Partikularren Plegua, oinarri-arau teknikoena eta lehiatzaileei interesgarri zaizkien gainerako agiriak ere, beren eskuragarri aurkitzen dira Gipuzkoako Ospitaleko Horniketa Zerbitzuan, Donostiako Begiristain Dr.-aren Ib.-ko z/g-n, 9etatik 13 orenak arte, astelehenetik ostiralera.

Behin-behingo bermea: Lehiatu ahal izateko, Osakidetzako Diruzaintzan (Araba K/,5, Gasteiz) ondorengo behin-behingo fidantza hau sartzea utziezinezko betekizuna izango da: Altzariak: 205.103.- Pzt.

Mediku Ekipoak: 338.876.- Pzt.

Eskaintza eredua: Administraziozko Klausula Partikularren Pleguaren Eraskin gisa ageri dena.

Aurkezteko epe eta tokia: Eskaintzak Gipuzkoako Ospitalean aurkeztu beharko dira, Horniketa Zerbitzuan, Begiristain Dr. Ibd., z/g, 20014 Donostia, hogei egunak bete daitezen eguneko 9 orenak baino lehenago, E.H.A.A.-ko bere argitalpen eguna ere barne dagoela.

Kontrataziotarako Arauteri Nagusiko 100. atalean adierazitako prozedura berriaz eskaintzarik aurkeztuko ez balitz, E.H.A.A.-n iragarki hau argitaratu eta hogei egun geroago egingo da eskaintzen agertarazpena, Gipuzkoako Ospitaleko Horniketen Zerbitzuan.

Aurkeztu beharreko agiriak: Administraziozko Klausula Partikularren Pleguan adierazitako agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Donostia, 1989.eko ekainak 6. Kontratazio Mahaiko Lehendakaria, MANUEL SANZ IBOR.